telebista
22:30ean
'Queen & Slim' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De…" saioan
EITB Media
Aurretik, Dwayne Johnson aktorearen 50. urtebetetzea ospatuko dute, bere familiaren historiari errepasoa eginez. Munduko gaztelurik ederrenak ere bisitatuko dituzte, tartean “Downton Abbey” telesail eta pelikularena.
-
'Queen & Slim' pelikularen irudi bat, EITB Mediaren bideo batetik aterata
Gaurko "La Noche De…" zinema saioak Queen & Slim (2019) pelikularen estreinaldia eskainiko du, emozioz eta suspensez betetako film zirraragarria. Elkar ezagutu berri duen bikote bat dugu bertan protagonista, eta poliziaren abusu batek krimenera eta delitura bultzatuko ditu, lehen hitzorduan. Melina Matsoukas da zuzendaria, eta Daniel Kaluuya, Jodie Turner-Smith eta Bokeem Woodbine, berriz, protagonista nagusiak.
Pelikularen emanaldiaren aurretik, Félix Linaresen tartean, Dwayne Johnsonen 50. urtebetetzea ospatuko dute, eta aktorearen familiaren historiari errepasoa egingo diote.
Gainera, munduko gaztelurik ederrenak bisitatuko dituzte, tartean "Downton Abbey" telesail eta pelikula filmatzen den tokia ere. Gainera, jakingo dugu zein den pelikula gehiagotan agertu den gaztelua.
Zinema aretoetan Doctor Strange: El Hechicero Supremo film berria estreinatuko dela aitzakia hartuta, okultismoarekin, magia beltzarekin eta aztikeriarekin halako harremana izan duten Hollywoodeko hainbat izarrena berri emango digute, sei izenez osatutako seis estrellas hechiceras izeneko zerrendan.
"La Noche de... Queen & Slim" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.