Itxi

telebista

18. atalaren aurrerapena

Berdea "Conquis"eko kolore-paletatik desagertuko da behin betiko gaur eta badator tronkoala jokoa

EITB Media

Corocoteak eta Yocahuak tronkoala joko klasikoan lehiatuko dira bina kide berrirekin. Izan ere, Nahiak eta Nakorrek Aini, Terete, Line eta Annie zein taldera joango diren erabakiko dute: bi urdinera eta beste biak gorrira. Ez galdu, gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Yocahuak eta Corocoteak tronkoalan lehiatzen

    Yocahuak eta Corocoteak tronkoalan lehiatzen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Putreek asteak zeramatzaten Atabeytarren inguruan jira biraka hegan. Azkenean, iritsi da talde berdearen hileta: negarrak, malkoak eta, apaizaren ordez Julian taldeari azken igurtzia ematen. Atabey taldea desagertu da, eta Nahiak eta Nakorrek bukatu dute beren lana. Zer gertatuko da Ainirekin, Tereterekin, Linerekin eta Annierekin? "El Conquistador del Caribe" saioaren asteleheneko atalean jakingo dugu zein izango den Atabey ohien helmuga. Izan ere, etxera itzuli aurretik, Nahiak eta Nakorrek erabaki beharko dute zein taldera joan beharko den bakoitza: bi talde urdinera eta beste biak gorrira.

Berdeen intziriak ez dira entzuten kanpamentu aberatsean, bertan Corocoteek festak egiten jarraitzen baitute tronpetaren doinuekin girotuta. Historiako Corocoterik onenak izaten ari dira, eta horrela jarraitzen badute, errepertoriorik gabe eta birikak hustuta bukatuko du Punkyk. Yocahuak, aldiz, ez daude horren pozik. Badirudi gosea haien taldekide berri bilakatu dela, oso maitea, gainera, guztien ahotan baitabil. Egoera aldatu nahi badute, Corocoteak tronutik kendu beharko dituzte hurrengo immunitate jokoan.

Badator tronkoala! "Conquis"eko joko klasiko honetan, kontaktua, oihuak eta ukondokadak izan ohi dira protagonistak.

Oraindik argitzeke dago saioaren funtzionamendua nola aldatuko den berdeen desagerpenarekin. Badakigu, ordea, badatorrela beste bilera bat eta bertan lehiakideren batek tronkoalan baino kolpe gehiago jasoko dituela. Eta, nola, ez, bileraren ostean, duelua: realityan ohikoa den proba sutsu horietako bat.

"El Conquistador del Caribe" astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta "El Conquis"en aplikazioan. Gainera, atal guztiak ikus daitezke EITB Nahieranen, saioaren eta EITB Nahieran appetan eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.