telebista
22:30ean
Andrea eta Arantxa aurrez aurre, eta Punky gonbidatu, gaur gauean, "El Conquis" saioan
EITB Media
Patxi Alonsok aurkeztutako saioak Yocahu taldeko bi kapitainak izango ditu gonbidatu, Aitzol eta Andrea, eta baita Punky ere, abenturako azken kanporatua.
-
Punky, abenturako azken kanporatua. Argazkia: EITB Media
Bateratze fasea heldu da eta kapitainek abenturan egindakoaren inguruan azalpenak emateko ordua iritsi da. Andreak eta Aitzolek Los Haitisesetik alde egin dute euren taldea oso egoera onean utziz, baina orain, Arantxarekin, Yocahu taldeko hirugarren kapitainarekin, topatuko dira aurrez aurre gaur gauean "El Conquis" saioan. Arantxak, abenturatik irten aurretik, eztabaida gogorra izan zuen Andrea eta Yocahu taldeko kide gehienekin. Gainera, Andrea David Secorekin topatuko da berriz ere, euren artean hainbat ika-mika bizi ondoren. Haatik, Aitzolekin momenturik onak bizi izan ditu eta horiek gogoratuko dituzte, besteak beste, lokatzetan sartuta egin zuen sarrera.
Bestalde, Punky eta bere tronpeta izango dituzte gonbidatu "El Conquis"en. Bateratze fasearen atarian geratu da lehiakide nafarra eta amaiera garratza izan du abenturan. Kanpamendu oso pobrean pasatako azken orduetan talde osoa izan du kontran, eta dueluan izandako bere jokaerak oraindik gehiago okertu ditu gauzak. Bere burua aurkeztu zuen Punkyk taldearen aurrean duelua egiteko? Zergatik saiatu zen tranpa egiten eta Unairen bandera galtzen? Nolakoa da "benetan" Corocote taldekideen arteko bizikidetza?
David, Eneko, Nahia, Nakor, Arantxa, Eneko García, Raúl, Eider eta Durana konkistologoek abenturan gertatutako guztia aztertuko dute, eta bateratze fasearen irudiak ere eskainiko ditu saioak. Horrez gain, Conquis komunitatearen ahotsa jasoko dute Oizederrek eta Ismak Gaztearen txokoan. Bestalde, publikoaren faboritoa aukeratzeko lehiak aurrera jarraituko du.
"El Conquistador" asteleheneko ordutegi nagusian lider
"El Conquistador del Caribe" realitya asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan da, eta 21 astez jarraian eutsi dio lidergoari. Aste honetako atala eguneko saiorik ikusiena izan da Euskadin eta % 24,8ko audientzia-zatia eta 258.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du EAEn eta eragin eremuan. Halaber, 15.000 pertsonek jarraitu dute atalaren emanaldia streamingaren bidez eta sare sozialetako erabiltzaileek ere ikusmin handiarekin jarraitu dute abentura: #conquis20ETB joera izan zen Twitterren 2.500 txiorekin.
"El Conquis" asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.