telebista
22:15ean
Letonia, gaurko "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Fanny Boehm kazetariak eta Javier Quiles kamerak Baltikoko herrialde honetan bizi diren euskaldunek gidatuta egingo dute bidaia.
-
Fanny Boehm kazetaria Letonian.
Gaurko "Vascos por el Mundo" saioan, Fanny Boehm kazetaria eta Javier Quiles kamera Letoniara bidean jarriko dira, Baltikoko errepublika honetan bizi diren Josu Samaniego, David Salazar, Janire Perez eta Iñigo Aranguren euskaldunak ezagutzeko.
Baltikoko perla ezizenarekin ezaguna da Letonia eta herrialdearen erdia basoez estalita dago, 30.000 kilometro karratu inguru. 1991an lortu zuen independentzia, mendearen erdia nazien eta sobietarren okupazioaren pean igaro ondoren.
Riga da Letoniako hiriburua, eta Baltikoko herrialdeetako hiririk handiena da. Hirigune historikoa gizadiaren ondarea da eta Europako Art Nouveau eraikin bildumarik onena dauka.
Gainera, Letoniako kostaldean oso toki bereziak topatu daitezke, horien artean, Jurmala. Saioa, gainera, Gauja parke nazionalean barrena ere murgilduko da.
"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai 22:15etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.