telebista
22:30ean
'Colette' filmaren estreinaldia, gaur gauean "La Noche De…" saioan
EITB Media
Aurretik, Felix Linaresen saioan, 'Besos de película' lehiaketaren final handiari ekingo diote, bost finalistekin. Gainera, Bryce Dallas Howard aktorea izango dute hizpide, eta 'Los vascos conquistan Hollywood' sekzioaren atal berri bat eskainiko dute.
-
'Colette' fimaren irudia
Colette (2013) filmaren estreinaldia eskainiko du gaur EITBko "La Noche De…" zinema saioak. Milan Cieslar zinemagileak zuzenduta, Jirí Mádl, Clémence Thioly eta Juraj Adamík aktoreak dira protagonista nagusiak, eta Arnošt Lustigm idazlearen eleberri batean dago oinarrituta.
Bigarren Mundu Gerran girotutako lana da, eta holokaustoaren drama jorratzen du bere gordintasun osoz. Zehazki, kontzentrazio-esparru batean bi gazteren artean sortutako amodio-istorioa kontatzen du, eta bertatik ihes egin nahian arituko dira bi gazteak.
Pelikularen emanaldiaren aurretik, Jurassic World: Dominion filma estreinatu berri duen Bryce Dallas Howard antzezlea izango dute hizpide. Horrez gain, Los vascos conquistan Hollywood sekzioaren atal berri bat eskainiko du Félix Linaresek, eta Besos de película lehiaketaren final handiari ekingo diote, bost finalistekin. Hain zuzen ere, "LND" saioko ikus-entzuleek gehien bozkatutako bost musuak izango dira finalean, eta publikoak aukera izango du zinemaren historiako musurik onena aukeratzeko.
"La Noche de... Colette" gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.