telebista
20:00etan
Elosu, gaurko "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Joseba Arguiñanok Amaia Biteri, Blanka Gómez de Segura eta Roberto Uriarte Legutioko kontzejuko auzokideen istorio pertsonalak ezagutuko ditu.
-
Joseba Arguiñano sukaldaria. Argazkia: EITB Media
Gaurko "Historias a Bocados" saioan, Joseba Arguiñano sukaldari eta gozogileak Elosu bisitatuko du, Legutioko kontzejuko udalerria, bertako hiru bizilagunen istorio pertsonalak ezagutzeko.
Amaia Biterik (51 urte) Elosuren historia azalduko dio Joseba Arguiñanori, baita Gerra Zibileko kontuak ere. Halaber, Urrunagako urtegiaren eraikuntzak Elosuko bizilagunen bizitzak nola aldatu zituen kontatuko dio. Amaiak arrozesne goxoa prestatuko du Bentazar jatetxeko sukaldean.
Blanka Gómez de Segura (70 urte) Ollerias auzoan dagoen Euskal Buztingintza Museoko arduraduna da eta museoa erakutsiko dio Joseba Arguiñano. Bisitaren ondoren, Blankak etxeko produktuez betetako hamaiketakoa jarriko du mahai gainean.
Roberto Uriarte (53 urte) Elosun dauden hiru abeltzaintza-ustiategietako bateko bazkidea da. Elosuko txokoan bilduko dira, eta, Robertok bere lanaz eta bizitzaz hitz egiten dion bitartean, Joseba Arguiñanok legatza prestatuko du barazkiekin, itsaskiekin eta perretxikoekin, tartariar saltsa eta txirla saltsarekin ondua, eta platera kanpoan dastatuko dute, San Migel Arkanjeluaren elizaren ondoan.
"Historias a Bocados" gaur emitituko da 20:00etan ETB2n eta eitb.eus-en.