Itxi

telebista

22:30ean

Edizioko jokorik garrantzitsuena eta Unai eta Iñigo azken kanporatuak, gaur gauean "El Conquis"en

EITB Media

Abenturako azken bi kanporatuek euren ibilbidearen errepasoa egingo dute Patxi Alonsorekin batera.

  • Unai eta Iñigo azken kanporatuak

    Unai eta Iñigo azken kanporatuak. Argazkia: EITB Media

"El Conquistador del Caribe" saioaren finala laster ospatuko da, baina, aurretik, lehiakideek joko erabakigarri bati aurre egin beharko diote. Gaur gauean, Patxi Alonsok aurkeztutako saioak jokoaren nondik norakoak aurkeztuko ditu.

Bestalde, Unai eta Iñigo abenturaren azken kanporatuak hartuko dituzte gonbidatu realityan egindako ibilbidea errepasatzeko. Unaik "bro" Arrutirekin duen adiskidetasunaz hitz egingo du. Gainera, aurrez aurre izango ditu platoan Punky eta Iker, abenturan beraiekin bizitako momentu korapilatsuak gogoratzeko.

Iñigo, bere aldetik, fase bateratuan kanporatutako Yocahuen zerrenda handitzera dator. Berarekin, Jokin kanpamendura itzultzen ikusiko dute, finala jokatzeko aukerak dituen taldekide gorri bakarra, Ikerren kanporaketaren ondoren. Aiakoa, gainera, Arantxa kapitain ohiarekin topatuko da: euren arteko harremana ez da inoiz oso ona izan.

Halaber, Los Haitisesera bidaia egingo dute, Alcatrazeko kanpamenduan bizi den egoera ondo ezagutzeko. Neskek hartu dute gidaritza taldean: lau neska eta hiru mutil daude. Neskek euren kartak ondo jokatuz gero, finalean emakumeak izan daitezke nagusi.

Hauek eta beste hainbat gai jorratzeko, Eider, David, Eneko, Durana eta Raul konkistologoak eta Nahia, Nakor, Bego, Lobo, Andrea, Arantxa, Aitzol eta Binbi kapitainak izango dituzte. Gainera, Conquis komunitatea berriz ere protagonista izango da Isma eta Oizederren Gaztearen txokoan.

"El Conquistador del Caribe", astelehenetan audientzia-buru

Estreinatu zenetik, "El Conquistador del Caribe" realityak lidergoa mantendu du asteleheneko ordutegi nagusian hogeita lau astez jarraian. Asteleheneko atala ere audientzia-buru izan zen, % 20,2ko kuota eta 182.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Halaber, 16.000 lagunek ikusi zuten saioaren emanaldia streaming bidez eta sare sozialetan #conquis23ETB traola joera izan zen Twitterren 4.000 txio baino gehiagorekin.