Itxi

telebista

22:15ean

Omenaldia merezi duen jendea protagonista, gaurko "En Kuadrilla" saioan

EITB Media

'Te lo mereces' (merezi duzu) izenburupean, sorpresaz eta emozioz betetako programa izango da. Juanito Oiarzabal ere izango dute bertan.

  • Juanito Oiarzabal izango da aste honetako gonbidatuetako bat

    Juanito Oiarzabal "En Kuadrilla" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "En Kuadrilla" programaren emanaldi berria izango dugu ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en Klaudio Landaren eskutik. Aste honetan, omenaldia merezi duen jendea izango dute bertan protagonista Te lo mereces (merezi duzu) izenburupean. Sorpresaz eta emozioz betetako gaua izango da, zalantzarik gabe.

Ohi bezala, hainbat testigantza izango dituzte platoan, tartean, homosexuala izateagatik bullyinga sufritu zuen mutil gazte baten amarena. Hain zuzen ere, platoan izango da semea ere, Anabel amari eskerrak emateko. Valentin ere ezagutuko dugu; emaztearen enpresako autobusekin Poloniara egin zuen bidaia, Ukrainako gerrako iheslarien esparruetara, bertara elikagaiak eta hornidurak eramateko eta Ukrainako hainbat lagun gurera harreran ekartzeko.

Azkenik, Juanito Oiarzabal mendizalea izango dute gonbidatu.

"En Kuadrilla" ostiraletan izaten da ikusgai 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.