Itxi

telebista

22:15ean

Bizitzak eskainitako bigarren aukerak, gaurko "En Kuadrilla" saioan

EITB Media

Klaudio Landaren eskutik, sentimenduz eta emozioz betetako gaua izango da. Virginia Berasategi izango dute platoan gonbidatu.

  • Klaudio Landa, "En Kuadrilla" saioaren aurkezlea

    Klaudio Landa, "En Kuadrilla" saioaren aurkezlea. EITB Media

Gaur gauean, "En Kuadrilla" programaren emanaldi berria izango dugu ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en Klaudio Landaren eskutik. Oraingoan, bizitzak eskainitako bigarren aukerak izango dituzte mintzagai, eta, besteak beste, Uda ukrainiarraren istorioa ezagutuko dugu. 7 urterekin iritsi zen gurera, eta 12 urte zituela adoptatu egin zuten. Hala, bizitzea merezi zuen bizitza izateko bigarren aukera bat izan zuen, eta haren amatzakoa hartuko du Klaudiok platoan Udari sorpresa emateko.

Almudenaren istorioa ere hizpide izango dute, musikaren munduan arrakasta izatea bere ametsa baita, eta hori lortzeko bigarren aukera bat nahi baitu.

Bestalde, Virginia Berasategi izango dute gonbidatu aste honetan, bizitzak behin baino gehiagotan eman dio baitio bigarren aukera bat kirolariari. Batetik, maila profesionalean dopinaren ondoren, egindakoaz erabat damutzen da Virginia; eta, bestetik, maila pertsonalean. Hain zuzen ere, senarrak sorpresa handia prestatu dio ostiraleko saiorako.

"En Kuadrilla" ostiraletan dugu ikusgai 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.