Itxi

telebista

22:00etan

Chica Sobresalto abeslari nafarraren kontzertua, gaur, "Lau Teilatu" saioan

EITB Media

EITBk "Lau Teilatu" saio berria estreinatuko du, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako skylineak musikaz josiko dituen ekimena.

3:02
Chica Sobresalto, ''Fusión del Núcleo''kanta abesten

Gaur, "Lau Teilatu" saio berria jarriko du abian EITBk, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako skylineak musikaz josiko dituen ekimena. Ilaski Serranok aurkeztuta, hiriburu bakoitzeko jaiekin bat eginez, tokian tokiko artisten musika jarriko du saioak erdigunean. Emanaldi guztiak hiriburu bakoitzeko leku esanguratsu batetik grabatuko dira eta gonbidatu bereziak eta sorpresak izango dituzte. Kulturak eta hegoaldeko hiriburuen irudi ikusgarriek bat egingo dute "Lau Teilatu" saioan.

Sanferminetako jaiekin bat eginez, Maialen Gurbindo Chica Sobresalto abeslari nafarrak kontzertua eskainiko du Baluartetik igande gaueko 22:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.