Itxi

telebista

23:40ean

Gaixoa Ni ekitaldiaren zuzeneko emanaldia, gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Martxelo Sotesek eta Ilaski Serranok egingo dute kontakizuna, eta Egoitz Txurrukak kaleko giroaren berri emango du.

  • Gaixoa Ni ekitaldiaren irudia

    Gaixoa Ni ekitaldiaren irudia

Gaur gauean, 2022ko San Fermin jaien bukaera ekitaldia zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 23:40tik aurrera.

Martxelo Sotesek eta Ilaski Serranok egingo dute Gaixoa Ni ekitaldiaren kontakizuna, eta Egoitz Txurrukak kaleko giroaren berri emango du. San Fermin jaiei bukaera emango diete Iruñeako Udaletxe plazan bildutakoek "Gaixoa ni" kantatuta, eta une hori zuzenean ikusteko aukera izango da.

Gaixoa Ni ekitaldiaren zuzeneko emanaldia gaur izango da ikusgai 23:40tik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.