Itxi

telebista

22:15ean

Occitania, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Joana Etxabe berriemaileak eta Pablo Perandres kamerariak Frantziako hegoaldera bidaiatu eta bertan bizi diren lau euskaldun ezagutuko dituzte: Leire Perez, Pablo Oliver, Jon Maseda eta Fermin Uriz.

  • Occitania ezagutuko du aste honetan "Vascos por el Mundo" saioak

    Occitania ezagutuko du aste honetan "Vascos por el Mundo" saioak

"Vascos por el Mundo" saioa Okzitaniara abiatuko da gaur, munduko kanal ospetsuenetakoa izateagatik ezaguna den eskualde frantsesa: Du Midi kanala. Joane Etxabe berriemailearen eta Pablo Perandres kamerariaren eskutik, Frantziako hegoaldea ezagutzeko aukera izango dugu. 

Ibilbidean zehar, arrazoi batengatik edo besteagatik bertan bizi diren lau euskaldun izango dituzte lagun. Leire Perez, Pablo Oliver, Jon Maseda eta Fermin Uriz gidari lanetan arituko dira, eta Okzitanian bizitzera zerk eraman zituzten kontatuko dute. 

Bisitatutako lekuen artean, Beziers hiria, Montpellier, Du Midi kanala, Toulouse eta Sete hiria egongo dira. 

"Vascos por el Mundo" saioa, gaur, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.