Itxi

telebista

22:15ean

"La Noche de...Mamá se va de viaje", gaur gauean ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

Felix Linaresek Monica Bellucci, Liam Neeson eta Henry Fonda aktoreen ibilbideak errepasatuko ditu, eta Turkiako txokorik ederrenak erakutsiko ditu.

  • Franck Dubosc aktorea 'Mamá se va de viaje' filmaren irudi batean

    Franck Dubosc aktorea 'Mamá se va de viaje' filmaren irudi batean

Gaur gauean, Mamá se va de viaje komedia frantziarra estreinatuko du "La Noche de…" saioak. Franck Dubosc aktore frantziarra da protagonista nagusia, eta Ludovic Bernard zinemagile galiarrak zuzendu du filma.

Crónica de sucesos atalean, Henry Fonda izango dute gogoan, izan ere, bere heriotzaren 40. urteurrena beteko da. Ahulenen alde irmo borrokatzeagatik aski ezaguna; bere bizitza pribatuan hainbat gertakari ilunen protagonista izan zen.

Bestalde, Amores de verano blokean, Mónica Bellucci eta Liam Neeson izango dituzte protagonista nagusi. Italiarrak eta irlandarrak elkarrekin estreinatu berri dute film bat, eta Felix Linaresek euren ibilbideen eta bizitza pribatuen inguruko datu esanguratsuenak ekarriko ditu.

Bukatzeko, Turkiara bidaiatuko dute Donde el cine nos llevó atalaren eskutik. Film ezagunen bidez, herrialdeko bazterrik ederrenak erakutsiko ditu saioak.

"La Noche de... Mamá se va de viaje" 22:15ean emitituko da ETB2n eta eitb.eus-en.