Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Kirol eskaintza zabala, asteburuan, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Larunbatean, Ondarroako Bandera eta Gernikako Jai Alai Txapelketa izango dira ikusgai, eta igandean, Castrotik Caixabank Bandera eta Zarauzko pilota jaialdia eskainiko dira zuzenean.

0:26
Estropadak

Asteburu honetan, kirol eskaintza zabala izango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Larunbatean, Ondarroako Bandera eskainiko dute 17:30etik aurrera, eta igandean Castrotik zuzenean Caixabank Bandera, 11:30etik aurrera. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute Euskotren eta Eusko Label Ligetako estropaden kontakizuna zuzenean.

Larunbat gauean, betalde, Gernikako Jai Alai Word Tour 2022 zesta txapelketaren finalaurreko partida izango da ikusgai. Olharan-Lopez eta Barandika-Etcheto bikoteek jokatuko dute norgehiagoka. Emanaldiaren ardura, Xabier Euzkitzek, Antxon Alberdik eta Janire Fraguak izango dute.

Igandean, Zarauzko pilota jaialdia izango da zuzenean ikusgai, 17:00etatik aurrera. Elezkano II-Bikuña eta Dario- Tolosa bikoteek jokatuko dute atariko partida eta Caixabank Masters txapelketa partidak Urrutikoetxea-Rezusta eta Ezkudia-Mariezkurrena II jarriko ditu aurrez aurre. Xabier Euzkizek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak emango dute jaialdiaren berri.

Aurretik, 15:30ean, bezperan grabatutako Igeldoko Harria harri-jasotzaileen erakustaldia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, Juanan Legorburuk eta Iñaki Perurenak gidatuta.