Itxi

telebista

Kirolak

Banakako Erremonte Txapelketa, gaur ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Ansa II eta Juanenea aurrez aurre arituko dira Hernanin jokatuko den txapelketan.

  • Erremonte partida baten irudia.

    Erremonte partida baten irudia.

ETB1ek eta eitb.eus-ek Hernanin jokatuko den Banakako Erremonte Txapelketa eskainiko dute gaur 23:00etatik aurrera.

Hasteko, Ansa II.ak eta Juaneneak jokatuko duten txapelketa izango da ikusgai, eta, ondoren, Ezkurra II-Zubiri eta Seguroa-Azpiroz bikoteen arteko norgehiagoka.

Iñigo Aiestaran kazetariak eta Iñaki Agirrezabala Matxin adituak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.