Itxi

telebista

22:15ean

'El hombre de la habitación 301' miniseriearen amaiera gaur gaueko "La Noche de..."n

EITB Media

Felix Linaresek aurkeztutako saioak telesailaren azken hiru atalak izango ditu ikusgai asteazken honetan 22:15etik aurrera.

  • 'El hombre de la habitación 301' filmaren irudia.

    'El hombre de la habitación 301' filmaren irudia.

Gaur gauean, "La Noche de..."k El hombre de la habitación 301 (Man in room 301, 2007) suspensez beteriko telesailaren amaiera eskainiko du telebistan. Kate Ashfieldek gidatutako eta zuzendutako ekoizpen europarra da.

Kurttis familiaren bi urteko semea tragikoki hil eta hamabi urte geroago, eskutitz misteriotsu eta mehatxari bat jasoko du familiak. Eskutitz horrek Tommi txikiaren heriotzaren inguruko susmoak piztuko ditu berriz ere. Finlandia eta Erresuma Batuaren arteko koprodukzio horretan, Jussi Vatanen, Andreu Alen, Asta Friman, Elias Gould eta Mikko Kauppila aktoreak dira protagonistak. "La Noche de..."k telesailaren azken hiru atalak izango ditu ikusgai gaur gauean, ordutegi nagusian, 22:15etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.