Itxi

telebista

22:15ean

Nafarroako gaurkotasun guztia, gaur gauean "Navarra Hoy" saioaren denboraldi berrian

EITB Media

Nafarroatik eta nafarrentzat egindako programa da, eta ostiralero, gizarte, kultura, ekonomia eta politika arloko gaurkotasuna aztertuko du gertu-gertutik, Amaiur Elizarik aurkeztuta.

  • Amaiur Elizarik gidatzen du "Navarra Hoy" saioa

    Amaiur Elizarik gidatzen du "Navarra Hoy" saioa. Argazkia: EITB Media

Gaur gauean, "Navarra Hoy" Nafarroako gaurkotasun guztia jasotzen duen asteroko programak denboraldi berria estreinatuko du. Amaiur Elizarik ETB2n, foru erkidegorako deskonexioan, aurkezten duen saioa edukiz beteta itzuliko da 22:15etik aurrera.

Gaurkotasuna, elkarrizketak, eztabaidak eta denetariko gai interesgarriak jorratuko dituzte ostiralero. Nafarroan gertatzen den guztiaz arituko da Amaiur Elizari kazetari nafarrak gidatutako programa. Iparretik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera foru erkidegoa zeharkatuko dute berri zein albiste nabarmenenen atzetik.

Amaiur Elizarirekin batera, Joana Lizarraga, Nerea Larriu eta Mirentxu Iribarren kazetari nafarrak arituko dira kontu kontari. Istorio esanguratsuak bilatu eta nafarrei interesatzen zaizkien gaien berri emango dute. Honi guzti honi modu atsegin eta hurbilarekin helduko diote.

Gainera, atal berri bakoitzean, Amaiur Elizarik elkarrizketa sakona egingo dio gonbidatu nabarmen bati eta gainera, bi solaskideren arteko eztabaida ere moderatuko du.

Aste honetan "Navarra Hoy" saioan

Gaur gauean, lehortea eta horren ondorioak izango dira jorratuko duten gai nagusia. Horretarako, okela eta esne abeltzainekin eta nekazariekin harremanetan jarriko dira, euri-faltak eragin dieten zailtasunak ezagutzeko. Lurraldeko urtegien egoera ere gertutik ezagutuko dute eta klima aldaketaren gainean adituak diren gonbidatuekin hitz egingo dute.

Bestalde, prezioen igoeraz eta gazteek etxetik alde egiteko edo hilaren amaierara iristeko dituzten zailtasunez hitz egingo dute. Horretarako, Elma Saiz Nafarroako Ekonomia eta Ogasun sailburua eta gobernuko bozeramailea izango dute protagonista.

"Navarra Hoy", gaurtik aurrera, ostiralero 22:15ean ETB2n y eitb.eus-en.