Itxi

telebista

22:15ean

Otawara joango da gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioa

Pedro Mardones berriemaileak eta Javier Quiles kameralariak Kanadako hiriburua ezagutuko dute Amaya Renobales, Ion Azkue, Iker Aginaga, Idoia Arana-Beobide eta Javier Gorrizen eskutik.

  • Otawara joango da igande honetan "Vascos por el Mundo" saioa

    Otawara joango da igande honetan "Vascos por el Mundo" saioa

Ozeano atlantikoa gurutzatu eta Otawara iritsiko da aste honetan "Vascos por el Mundo" saioa. Kanadako hiriburuan bizi diren bost euskaldunek egingo dizkiete gidari lanak Pedro Mardones berriemaileari eta Javier Quiles kameralariari: Amaya Renobales (Bilbao), Ion Azkue (Zarautz), Iker Aginaga (Errenteria), Idoia Arana-Beobide (Zumaia) eta Javier Gorriz (Irun). 

Victoria erreginaren leku kuttuna zen Otawa, bere edertasunagatik eta Estatu Batuetatik gertu zegoelako. Hiriari izena ematen dion Otawa ibaiak banatzen ditu bi probintziak: Ontario eta Quebec. 

Ibaiaren bi aldeetan barrena ibiliko dira hainbat paraje ezagutzen. Horrez gain, gizateriaren ondare den Rideau Kanala, Parlamentua, Historia Museoa eta Gatineau eta Omega parkeak bisitatuko dituzte, besteak beste. 

"Vascos por el Mundo" saioa gaur, 22:15ean, izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.