Itxi

telebista

Astelehenean

Elizondo, Ermua eta Barakaldoko hiru jatetxe lehian, astelehenean "Trío de Ases" saioan

EITB Media

Javi Sierraren eta hiru adituren laguntzaz, dituzten zailtasunei aurre egiten saiatuko dira hiru protagonistak.

  • "Trío de Ases" saioko lan-taldea

    "Trío de Ases" saioko lan-taldea. EITB Media.

Zailtasunak dituzten jatetxeei laguntza ematea du helburu "Trío de Ases" ETB2ko lehiaketak, eta horretarako prest azalduko dira astelehen honetako hiru protagonistak: Elizondoko Mendi, Ermuko Amatxi eta Barakaldoko Martin jatetxeak. Javi Sierra aurkezlearen gidaritzapean, Zuriñe Garcia, Alex Duke eta Anais Iglesias adituek euren egoera aztertuko dute eta aholkuak emango dizkiete arazoei aurre egin eta lehiakorragoak izateko. 

"Trío de Ases" astelehenean izango dugu ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.