Itxi

telebista

22:30ean

'La chica del brazalete' filma, gaur gauean, "La Noche de..."n

EITB Media

Aste honetan urteak betetzen dituzten bi aktore ere izango ditu protagonista Felix Linaresek gidatutako saioak: Gwyneth Paltrow eta Will Smith.

  • 'La chica del brazalete' filmaren irudi bat

    'La chica del brazalete' filmaren irudi bat

Gaur gauean, "La Noche de..."k La chica del brazalete (La fille au bracelete, 2019) filma eskainiko du, benetako gertakarietan oinarritutako ekoizpen frantziarra. Zehazki, Italiako kartzela batean lau urte igaro zituen Amanda Knox nerabe amerikarraren kasua hartzen du oinarri, bere pisukidearen heriotzaz akusatuta. Presio mediatikoak eta kasuaren konnotazio sexualek eragin handia izan zuten hasiera-hasieratik eta pelikulak guraso askoren zalantza erakusten du: benetan ezagutzen al ditugu gure seme-alabak?

Stephane Demoustier zinemagileak zuzenduta, Melissa Guers, Roschdy Zem, Anaïs Demoustier eta Annie Mercier dira aktore protagonistak.

Filma eman aurretik, Felix Linaresek aste honetan urteak beteko dituzten bi aktore ezagun hartuko ditu protagonista: Gwyneth Paltrow eta Will Smith. Horrez gain, zinemaren historiako akats handienetako bat erakutsiko du, Hollywoodeko ekoizpen handi batean topatu daitekeena.

"La Noche de... La chica del brazalete" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.