Itxi

telebista

22:30ean

Emakumeenganako indarkeriaren atzean dagoen harrokeria aztergai, gaur, "Los Siete Pecados Capitales" saioan

EITB Media

Mikel Santiago idazleak eta programako adituek genero indarkeriako hainbat kasu nola eta zergatik gertatu ziren ikertuko dute psikologia forentsearen ikuspuntutik, krimenen egileen adimenean sartuz.

  • "Los Siete Pecados Capitales" saioko lantaldea

    "Los Siete Pecados Capitales" saioko lantaldea. Argazkia: EITB Media

"Los Siete Pecados Capitales" saioaren hirugarren atalak emakumeenganako indarkeria izango du ardatz, eta feminizidio eta genero indarkeria kasuen atzean dagoen harrokeria aztertuko du. Mikel Santiagok hiru gertakari hartuko ditu oinarri: Gasteizen leihotik bota zuten haurtxoaren kasua; Bilbon autoarekin harrapatuta senarrak hil zuen Leyre Rodriguezena eta bikotekide ohiak tratu txarrak eman zizkion neska baten kasua.

Mikel Santiago krimenen egileen adimenean sartuko da psikologia forentsea ardatz hartuta, gertakari horietako bakoitza nola eta zergatik gertatu zen ezagutu asmoz. Ohiko adituen laguntza izango du horretarako: Cesar San Juan psikologo forentse eta kriminalista, Patricia Rodriguez Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko auzitegi-patologian aditua, Iñaki Irusta Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren sortzailea eta Elena Fernandez-Markaida Goitia auzitegiko psikologoa eta bitartekaritzan aditua.

"Los Siete Pecados Capitales" saioa asteazkenetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.