Itxi

telebista

00:55ean

'Olea… ¡más alto!' dokumentalaren estreinaldia, gaur gauean ETB2n

EITB Media

Pedro Olearen lana gerturatuko digu ikus-entzunezkoak, zinemagile bilbotarrarekin lan egin duten hainbat aurpegi ezagunen testigantzak jasoz.

  • Olea... ¡más alto! dokumentalaren kartela

    Olea... ¡más alto! dokumentalaren kartela

Pedro Olea zinemagile bilbotarraren ibilbidea ardatz duen Olea… ¡más alto! dokumentalaren estreinaldia eskainiko du ETB2k gaur gauean. Bere pelikulen bitartez, azken bost hamarkadetako gizarte eta politika gai garrantzitsuenen ikuspegi pertsonala erakutsi du Oleak, askotariko gaiak landuz.

Pablo Malok zuzendutako ikus-entzunezkoak zinemako hainbat aurpegi ezagunen testigantzak bilduko ditu, Pedro Olearen lan egiteko moduaz eta haren zinema estiloaz solasean. Besteak beste, Concha Velasco, Jose Sacristan, Ana Belen, Joan Manuel Serrat, Victor Manuel, Maria Barranco, Jose Luis Garci, Imanol Arias, Diego Galan eta Imanol Uribek parte hartu dute.

Olea…¡más alto! dokumentala gaur gauean izango da ikusgai 00:55ean ETB2n.