Itxi

telebista

22:30ean

'El bombardeo' pelikularen estreinaldia, gaur gauean "La Noche De..." saioan

EITB Media

Benetako gertaeretan oinarrituta dago, eta Bigarren Mundu Gerraren hasieran Rotterdam hiriak jasandako bonbardaketan dago girotuta. Aurretik, Felix Linaresek aurkezten duen programan, Sylvester Stallone eta Demi Moore izango dituzte hizpide.

  • 'El bombardeo' pelikularen irudia

    'El bombardeo' pelikularen irudia

Gaur gauean, El bombardeo (Het bombardement, 2012) pelikularen telebistako estreinaldia eskainiko du EITBko "La Noche De..." zinema saioak. Ate de Jong dugu bertan zuzendaria, eta Jan Smit, Roos van Erkel eta Mike Weerts antzezleak, berriz, protagonistak.

Rotterdam hirian dago girotuta, 1940an, eta Vicente de Graaf okin gaztearen eta Eva von Heerle emakume gazte aberatsaren arteko istorioa kontatzen du. Benetako gertaeretan oinarrituta dago, eta Bigarren Mundu Gerraren hasieran Rotterdam hiriak jasandako bonbardaketa erakusten du pelikulak. Zehazki, 1940ko maiatzaren 14an izan zen erosoa, eta 90 bat bonba-jaurtitzaile nazik hartu zuten parte. 1.000 hildako baino gehiago utzi zituzten, eta 85.000 pertsona etxerik gabe geratu ziren.

Pelikularen estreinaldiaren aurretik, Felix Linaresek aurkezten duen programan, Sylvester Stallone aktorea izango dute mintzagai. Hain zuzen ere, Sylvester benetako izena ote den argituko dute Línea caliente izeneko atalean, saioko ikusleek egindako galderei erantzuteko asmoz.

Gainera, Demi Moore antzezlearen 60. urtebetetzea ospatuko dute 8 preguntas para Demi Moore izeneko erreportajearekin; eta, fikzioa eta errealitatea alderatuko dituzte, berriki meteorito bat desbideratzeko NASAk egindako operazioaren harira. Zinemak jada orain 25 urte erakutsitakoa eta errealitatea alderatuko dituzte aste honetako "LND" programan.

"La Noche De... El bombardeo", gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.