telebista
22:30ean
Javier Ardines Llanesko zinegotziaren hilketa, gaur gauean "Los Siete Pecados Capitales" saioan
EITB Media
Mikel Santiago idazleak kasu mediatiko horren nondik norakoak aztertuko ditu, eta hilketa motibazioaren atzean inbidia bekatua egon daitekeela topatuko du.
-
"Los Siete Pecados Capitales" Javier Ardinesen hilketaz. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, "Los Siete Pecados Capitales" saioak Asturiasko Llanes herrira bidaia egingo du, Javier Ardines IUko zinegotziaren heriotza aztertzeko. Bi sikariok politikari asturiarra hil zuten 2018ko abuztuan, ustez bi bizkaitarren aginduei jarraituz. Kasua inguratzen duen bekatua inbidia izan daitekeela topatuko du Mikel Santiago idazleak.
Justiziak oraindik ez du kasuaren gaineko erabakirik hartu, eta Auzitegi Nagusiak izango du azken hitza. Politikariaren ezagunekin eta lagunekin elkartuko da Mikel Santiago, kasuaren inguruko nondik norakoak aztertu eta informazioa lortzeko.
"Los Siete Pecados Capitales" asteazkenetan izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.