Itxi

telebista

22:30ean

Niagarako ur jauzietan izango da gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioa

EITB Media

Atlantikoa zeharkatu eta Estatu Batuen eta Kanada arteko mugara joko dute Fanny Boehm kazetariak eta Ruben Ruiz kamerariak. Bertan, Buffalo, Ellicottville eta Rochester hiriak ere bisitatuko dituzte.

  • "Vascos por el Mundo" saioa Niagarako ur-jauzietan

    "Vascos por el Mundo" saioa Niagarako ur-jauzietan

Aste honetako "Vascos por el Mundo" saioak planetako gune turistiko natural ospetsuenetako bat bisitatuko du: Niagarako ur jauziak. "Ur-trumoia" esanahia du izenak, eta mundu mailan, ur jausi jariotsuenetako bat da, segundoko bi milioi litro ur baino gehiagoko emariarekin.

Atlantikoa zeharkatu eta Estatu Batuen eta Kanada arteko mugara joko dute Fanny Boehm kazetariak eta Ruben Ruiz kamerariak, espazio ikoniko hori lurretik, airetik eta uretatik bertatik erakusteko. Niagara ur jauzietatik gertu bizi diren lau euskaldun ezagutuko dituzte bidaia honetan: Juan Carlos, Iñigo, Unai eta Miguel.

Gainera, New York estatuko Buffalo, Ellicottville eta Rochester hiriak ere bisitatuko dituzte, Ontario lakua ere tartean. Amish komunitate bat ezagutuko dute, eta Buffalo Bills futbol amerikarreko taldearen norgehiagoka batean ere izango dira.

"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.