telebista
22:30ean
'Entre rosas' komedia dibertigarria, gaur gauean "La Noche de…" saioan
EITB Media
Felix Linaresek aurkeztutako saioak hainbat erreportaje eskainiko ditu, tartean, 38 urte bete berri dituen Scarlett Johansson aktoreari buruzkoa.
-
'Entre rosas' filmeko irudia
"La Noche de…" saioak Entre rosas komedia frantziarra eskainiko du gaur gauean. Porrot egin duen baratzezaintza enpresa bateko jabea da filmaren protagonista. Hiru laguntzaile kontratatuko ditu loreei buruz ezer ez dakitenak, eta egoera goitik behera aldatuko da. Pierre Pinaud da zuzendaria; bi Cesar sari (Oscar sarien pareko garaikurra Frantzian) eskuratu dituen Catherine Frot, berriz, aktore nagusia.
Ohi denez, programa hainbat erreportajerekin osatuko da. Horietako batek Scarlett Johansson izango du protagonista. Atal horretan, 38 urte bete berri dituen aktoreak Disneyrekin izan dituen gorabeherak aztertuko dituzte.
Garaiera baxuko aktoreek altuagoak direla irudikatzeko erabiltzen dituzten trikimailuei buruz ere mintzatuko zaigu Felix Linares, eta "Adivina de quién es la voz" tartearen ale berri bat ere eskainiko dute.
"La Noche de…" saioa astearte gauero dugu ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.