Itxi

telebista

22:30ean

"Las Estrellas" Argentinako telesail berriaren estreinaldia, gaur, "La Noche De…" saioan

EITB Media

Herentzia jasotzeko elkarren artean ulertu beharko duten bost ahizparen istorioa kontatzen du fikzio berriak. Gaur lehen bi atalak emango ditu ETB2k; eta, asteazkenetik aurrera, arratsaldero izango da ikusgai 17:45ean.

  • "Las Estrellas" telesail berriaren irudia

    "Las Estrellas" telesail berriaren irudia

Gaur, "Las Estrellas" Argentinako telesail berriaren estreinaldia eskainiko du EITBko "La Noche De…" saioak. Zehazki, lehen bi atalak izango dira ikusgai 22:30etik aurrera, ETB2n.

Celeste Cid, Marcela Kloosterboer, Natalie Perez, Violeta Urtizberea eta Justina Bustos dira antzezle protagonistak, eta Estrella abizena duten bost ahizparen istorioa da oinarri. Lucia, Virginia, Florencia, Carla eta Miranda dira bost ahizpak, hiru ama ezberdinetakoak; eta, aita hil ondoren, bostak elkartu eta elkar ulertu beharko dute sei milioi dolarreko herentzia eta hotel bat jasotzeko.

Astearteko estreinaldiaren ondoren, asteazkenetik aurrera, arratsaldero izango da telesaila ikusgai 17:45ean, ETB2n.

Margot Robbie eta Anthony Hopkins, Felix Linaresen programan protagonista

Fikzioaren estreinaldiaren aurretik, "LND" programak 2023an urteko emakume izan daitekeen Margot Robbie aktorea izango du hizpide. Anthony Hopkins aktorea izango da Crónica de Sucesos ataleko protagonista; eta Línea Caliente sekzioan, berriz, bikoizketak izango dituzte mintzagai.

"La Noche De…" gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.