Itxi

telebista

Urtezaharra ETB1n

Musika, festa eta umorea Urtezahar-gaueko berezietan, ETB1en

eitbmedia

Kanpaien aurretik eta ondoren "2023ra bidean Go!azen", "Piztu Telebista" berezia eta "Biba 2023" saio bereziak emango ditu ETBk

  • "Biba 2023" saio berezia

    "Biba 2023" saio berezia

Aurtengo Urtezahar-gauean musika, alaitasuna eta umore ona barra-barra ekarriko dituzten saio bereziak eskainiko ditu ETB1ek. Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia; "Go!azen" telesaileko antzezleak eta "Piztu telebista" programako familiak izango ditugu protagonista urteari agur esateko gau honetan.   

Hasteko, 20:45ean, "2023ra bidean Go!azen" musika eta dantza saio berezia aurkeztuko dute Nerea Elizaldek (Garazi) eta Kimetz Etxabek (Gontzal).  "Go!azen" telesaileko antzezleak kantuan eta dantzan ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek. Haiekin batera, bukatzen ari den urtea agurtu eta urte berriari ongietorria emateko,  oholtzan arituko dira musikari ezagun ugari, tartean, Alex Sardui, Josune Arakistan, Gorka Sarriegi, Maria Amolategia, Xabi Solano, Maider Zabalegi,  Mikel Urdangarin, eta beste asko. 

Nerea Elizalde eta Kimetz Etxabe

Nerea Elizalde eta Kimetz Etxabe

Ondoren, 21:45ean, Gabon zaharreko "Piztu Telebista" saio berezian, Euskal Herriko aniztasunaren isla diren familiak urte bukaera ospatzen ikusiko ditugu. Txanoak, ileordeak, turutak, antifazak eta abar jantzita, eta Gabon zaharreko tradizioari jarraituz, elkarrekin topa egingo dute, urte berrirako gurari onak elkarri desiratzeko. Urteko azken gauean ere, telebista aurrean izango ditugu Felitxu, Marijose eta Hirune; Kora, Leo eta Maroa; Ander eta Ander; Eneko eta Danel eta beste lagun guztiak, pantaila txikiko saiorik esanguratsuenekin disfrutatzeko. 

Leo, Kora eta Maroa

Leo, Kora eta Maroa

"Biba 2023!" musika gala berezia izango da ikusgai ETB1en 22:45ean. Maddalen Arzallusek, Xabier Sukiak eta "Biba Zuek!" programako kolaboratzaileek osatutako tiktok formatuko klipak kateatuko dira kanpaien aurretik. Kantuaren prestaketak, karakterizazioa, emozioak eta umorea erabiliko dituzte musika-klip hauetan. Mahatsak eta kanpaiak "Kaixo 2023" saioak ekarriko ditu, eta ostean hasiko da "Biba 2023" programa bereziaren bigarren atala. Hasi berria den urtea musikaz beteko dute, eta horretarako,  euskal artista eta musika taldeak bilduko dituzte eszenatoki gainean; besteak beste, Neomak, Dupla, Süne+ Rikki, Bengo, Korrontzi, Janus Lester, Demode Quartet, Gozategi, Modus Operandi, Xabi Solano, Albina Stardust+ Yogurinha Borova eta Xabier Saldias.  


Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus

Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus

Larunbat gauean, ETB1ek eta eitb.eus-ek, "2023ra bidean Go!azen", "Piztu Telebista" berezia eta "Biba 2023" urtezahar saio bereziak eskainiko dituzte. Emititu ondoren, EITBNahieran plataforman ere izango dira ikusgai.