Itxi

telebista

Estreinaldia

Badator abenturarik muturrekoena: "El Conquistador del Caribe"!

EITB Media

Lehen saioan, aurtengo abenturan parte hartuko duten lehiakideak eta taldeak emango dituzte ezagutzera, kolore horiaren inguruko misterioa argituko dute, eta ongi etorria emango diote Karibetik aurkezle lanetan Julian Iantzirekin batera arituko den Lur Errekondori.

  • Lur Errekondo, Julian Iantzi eta Patxi Alonso

    Lur Errekondo, Julian Iantzi eta Patxi Alonso. Argazkia: EITB Media

Gaur itzuliko da ETB2ra guztiok itxaroten dugun saioa: "El Conquistador del Caribe". Sei hilabete luzez zain egon ostean, realityrik muturrekoenaz gozatzeko aukera izango dugu astelehen eta asteazken gauero, Julian Iantzi, Lur Errekondo eta Patxi Alonsoren eskutik.  

Asteleheneko saioa abiapuntua izango da, eta aurtengo lehiakideak eta taldeak ezagutuko ditugu. Parte hartzaileen artean, urtero bezala, zenbait "pertsonaia" bitxi egongo dira. Planetako abenturarik gogorrena hasi orduko, faboritoen zerrendak osatuko dituzte programako jarraitzaileek.  

Presentzia nabarmena izango du kolore horiak "El Conquis"eko 19. edizioan. Zer esan nahi du kolore horrek? Nortzuk dira kamisetak horiak daramatzatenak? Astelehenean argituko du misterioa Patxi Alonsok, EITBren Miramongo platotik zuzenean gidatuko duen saio berezian. 

Bada beste berrikuntza bat. ETB1eko "Naufragoak" saioan aritu ostean, Lur Errekondo Karibe aldean geratuko da, Julian Iantziri aurkezle lanetan laguntzeko. 

Ikusmina dago, nola ez, aurtengo kanpamenduak eta probak ezagutzeko. Galdera horiek eta beste hainbat erantzungo dituzte laster Conquis komunitatea osatzen dutenek. 

"El Conquistador del Caribe" saioa gaur gauean izango dugu ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.  

El Conquistador del Caribe 19

El Conquistador del Caribe 19

Ekitaldi ikusgarria, Bilbon 

Ikus-entzunezko reality ikusgarrienari merezi duen harrera egiteko, denboraldi berriko nobedadeak ezagutu bezperan, erronka gisako ekitaldi berezia egin zen  Bilboko La Concordia geltokiaren aurrean dagoen Emakumeen plazan. Zazpi metroko dorre bat eskalatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren dozenaka zalek eta abenturako lehiakide sentitzeko aukera izan zuten.

Jai giroko ekimen honetan Julian Iantzi eta Lur Errekondo saioaren aurkezleek, Patxi Alonso "El Conquis" debatearen gidariak eta lehiakide izandako batzuek ere parte hartu zuten. 

"El Conquis"en eduki digitalak  

eitb.eus/elconquistador

Youtube: eitb/el conquistador del Caribe 2023

facebook.com/elconquistadordelfindelmundo

Twitter: @el_conquis

Instagram: @el.conquis

Tik Tok: @el.conquis