Itxi

telebista

Urtarrilak 17

Gaurko eduki nabarmenenak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

"Biba Zuek!" (ETB1) saioan Idurre Eskisabel izango dute gonbidatu; eta estetika izango du hizpide Leire Palaciosek "Ta Bihar Zer?"(ETB1) programaren atal berrian. ETB2ko "La Noche De..." saioak 'Joy' pelikularen estreinaldia eskainiko du.

  • Leire Palacios

    Leire Palacios. Argazkia: EITB Media

"Biba Zuek!" – 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Gaurko gonbidatu nagusia Idurre Eskisabel kazetari, antropologo eta idazlea izango, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi izendatu berritan. Aurretik, Korapiloak atalean, lodifobiaz hitz egingo dute eta, horretarako, Ana Goitia kazetari eta saioko kolaboratzailea izango dute platoan.

"Ta Bihar Zer?" – 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Estetika izango da hirugarren saio honetan landuko duten gaia. Horretarako, moda eta estetika munduarekin zerikusia duten pertsonak elkarrizketatuko ditu Leire Palaciosek. Horrez gain, gazteekin talde eztabaida ere izango du.

"La Noche De… Joy" – 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en

Gaur gauean David O. Russellek zuzendutako Joy (2015) filma estreinatuko du "La Noche De…"  zinema saioak. Benetako gertaeretan oinarritutako pelikula honetan Jennifer Lawrence, Bradley Cooper eta Robert De Niro dira aktore protagonistak. Joy Mangano, Long Islandeko langile xume bat, etxeko produktuen asmatzaile ospetsu bihurtuko da, baita AEBko teledendako aurpegi ezagunenetako bat ere.

Aurretik, Félix Linaresek aurkezten duen saioan, Audrey Hepburn eta Brad Pitt aktoreak izango dituzte hizpide, besteak beste.