Itxi

telebista

22:30ean

Kapitainak eta urdinen arteko ika-mikak, gaur gauean, lehenengo "El Conquis" debatean

EITB Media

19. edizioan taldeen gidaritza nortzuk eramango duten argituko digu Patxi Alonsok. Horrez gain, Itxaso kanporatutako lehen lehiakidea hartuko du platoan.

  • Patxi Alonso, "El Conquis" saioko aurkezlea

    Patxi Alonso, "El Conquis" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB

Patxi Alonsoren eskutik, "El Conquis" eztabaida saioaren lehen atala izango dugu ikusgai gaur, zuzenean, EITBren Miramongo platotik. Itxaso, abentura utzi behar izan duen lehen lehiakidea, hartuko du gonbidatu. Halaber, lau taldeetako kapitainak nortzuk izango diren erakutsiko digu primizian.

Patxi Alonsok lehenengo inmunitate jokoa aztertuko du Itxasorekin batera. Atabey taldeko kideen erreakzioa ikusiko dugu, Helen bakarrik itzuli dela ikustean. Ustez talde berdeko estrategiak erabakitzen dituen lehiakideari buruz ere mintzatuko dira.

Los Haitiesekin bat egingo dute, abenturaren azken ordua ezagutzeko: gorriak kanpamendu aberatsean daude, horiak haitzuloan eta urdinak kanpamendu oso txiroan. Azken talde honetan, gainera, ika-mika handiak dituzte euren artean.

Bestalde, lehen inmunitate jokoaren irudi ikusgarrienak eta hurrengo jokoaren aurrerapena eskainiko dute.

Hori guztia aztertuko duen aditu taldea lagun hauek osatuko dute: David, Eneko, Andrea, Eider, Seleta, Nahia, Jokin, Aini, Lur Errekondo eta Patxi Salinas, Oizeder Mayok eta Isma Pereirak sare sozialetan jarraitzaileek esaten dutena bilduko dute Gaztea Connection gunean.

"El Conquis" asteazken gauetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Bikain hasi du abentura "El Conquistador del Caribe" saioak

"El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren hemeretzigarren edizioaren abenturako lehen atala ordutegi nagusiko saiorik ikusiena izan zen. Julian Iantzik eta Lur Errekondok aurkeztutako saioak %26,7ko audientzia-zatia eskuratu zuen. Halaber, 172.000 ikus-entzuleko audientzia izan zuen eta 306.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, EAEn eta eragin esparruan. Gazteen arten bereziki arrakastatsua izan zen programa: 13-24 adin tartean % 51,1eko audientzia izan zuen eta % 41,9koa 25-44 adin tarteen artean.

Bestalde, sareetan Twitterren joera izan zen saioa, #conquis1ETB traola. Horrez gain, egunean zehar 23.624 erabiltzaile izan zituen webgunean, eta 84.631 izan ziren orrialde ikusiak. Gainera, 14.593 erabiltzailek ikusi dute saioa streaminga plataforma digitalen bitartez.