Itxi

telebista

Programazioa

Larunbateko eduki nabarmenak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

ETB1en Aingeru Epaltza idazlea "Arte[faktua]" saioan, "ETB Kantxa: pilota", "Hitzetik Hortzera" eta "Oholtzan: Urko herrikoia Bilbon"; bestalde, "Cine éxito: Dad's Army: el pelotón rechazado" ETB2n.

  • "Oholtzan: Urko herrikoia Bilbon".

    "Oholtzan: Urko herrikoia Bilbon".

"Arte[faktua]" – 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Aingeru Epaltza idazlea izango da gonbidatu nagusia Ilaski Serranok aurkeztutako literatur saioan. Bertan, Erretzaile damutuen konpainia (Elkar) eleberriari buruz hitz egingo du.

 

"ETB Kantxa: Pilota" – 17:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Bi pilota partida emitituko dira Iruñeko Labrit pilotalekutik: Binakako Promozio Txapelketan Zabala-Gaskue/Dario-Bikuña eta Binakako Txapelketan Altuna III-Tolosa/P.Etxeberria-Rezusta.

 

"Hitzetik Hortzera" – 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Aste honetako protagonista Josune Arakistain musikaria izango da. Itziarko parajeetan mintzatuko da Eider Perez lasturtarrarekin, Huntza taldearen eta iaz sortutako SÜNE proiektuaren inguruan. Horrez gain Ondarroako Errege eguneko eta Getariko San Anton festetako saioko bertsoaldiak izango dira ikusgai.

"Oholtzan: Urko herrikoia Bilbon" – 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Jose Antonio Larrañagak, Urkok, Bilboko Arriaga Antzokian emandako kontzertua izango dugu ikusgai Ilaski Serranok aurkezturiko saioan. Bertan, bere abestiak eta beste kanta herrikoi batzuk eskainiko ditu Bilboko Udal Musika Bandarekin eta Javier Perez de Azpeitia piano jotzailearekin batera.

"Cine éxito: Dad's Army: el pelotón rechazado" – 22:20ean, ETB2n eta eitb.eus-en

Oliver Parker zinemagile ingelesak zuzendutako komedia izango da ikusgai. Bigarren Mundu Gerran girotuta, soldadutza aktiborako baztertutako boluntarioen tropel txiki baten gorabeherak kontatzen ditu.