Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Biba Zuek!", "Piztu Telebista" eta "El Conquis: debate", gaur ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Zuhaitz Gurrutxaga "Biba Zuek!" saioan, Euskal Herriko hainbat etxe "Piztu Telebista"-n eta Bocabeats umorista bikotea "El Conquis" saioan.

  • Leo, Kora eta Maroa "Piztu telebista" saioan

    Leo, Kora eta Maroa "Piztu telebista" saioan. EITBren bideo batetik ateratako irudia

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Zuhaitz Gurrutxaga aurkezlea izango da saioko protagonista. Elgoibartarrarekin "Herri Txiki, Amerika Handi" saioaz hitz egin eta antzerkian ere zertan dabilen aipatuko dute. Lehen orduan, Laminosine ikuskizunaz hitz egingo dute, dantzak, ipuinak eta musika uztartzen dituena.

 

"Piztu telebista" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Telebistaren aurrean gaudenean nola jokatzen dugun ikertzeko Euskal Herriko hainbat etxetan sartuko dira kamerak: ze komentario egiten ditugun, ze aurpegi jartzen ditugun, zer dugun gustuko, zer gorroto dugun…

 

"El Conquis: debate" – 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en

Patxi Alonsok gidatutako saioan kaleratutako lehiakidearen, Nerea Salgadoren, partehartzea izango dute. Azken saioaz eta partaideen arteko polemikez eztabaidatuko dute; gainera, hurrengo inmunitate jokoari begira lau taldeek hartu beharko duten erabaki garrantzitsua aurreratuko dute. Berrikuntza gisa, Bocabeats umorista bikotea izango da platoan eta haien inprobisazio musikalekin girotuko dute eztabaida.