Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Go!azen", "ETB Kantxa: pilota" eta "El Cambio", gaur ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

"Go!azen" telesaileko azken aurreko atala, Binakako Txapelketa eta Binakako Promozio Txapelketa "ETB Kantxa"n eta superkontsumoak ingurumenean duen eragina "El Cambio" saioan.

  • "Go!azen" telesaileko pertsonaiak

    "Go!azen" telesaileko pertsonaiak. Argazkia: EITB Media

"Go!azen" – 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Denboraldiko azken aurreko atala emitituko da. Iraiak eta Koldok zuhaitza topatu eta bertan dagoena argituko dute. Bestalde, txuflaiak jada ez dira bikote. Alainek Basakabitik alde egin nahiko du, eta gainerako lagunek badirudi ihes egingo dutela.

 

"ETB Kantxa: Pilota" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Bi pilota partida emitituko dira Hendaiatik: Binakako Txapelketan Laso-Imaz/Peña II-Eskiroz ariko dira norgehiagokan eta Binakako Promozio Txapelketan, berriz, Salaberria-O.Etxebarria/Dario-Bikuña.

 

"El Cambio" – 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en

Gaur gauean, superkontsumoak ingurumenean duen eraginaz arituko dira 'Cuando menos, es más' izeneko atalean. Planetaren zati handi bat gure beharren gainetik bizi garen bitartean, 2200 milioi pertsonak ez dakite zer jango duten egunean zehar. Ekoizten diren elikagaien herena alferrik galtzen da.