Itxi

telebista

3. atala

Gaur gauean iritsiko dira kapitainak "El Conquistador del Caribe" saiora

EITB Media

Gainera, kakata armiarmaren proba ezagunaren txanda izango da, eta eta partaideen beldurrak eta izuak agerian geratuko dira. Lehendabizikoz, immunitate joko izango da kakaten proba duelu izan beharrean, eta lehiakide guztiek izan beharko dute tarantula bat eskuetan.

  • Seleta, Jokin eta  Aini

    Seleta, Jokin eta Aini. Argazkia: EITB

Gaur helduko dira kapitainak "El Conquistador del Caribe" saiora. Oso egoera desberdinetan daude lau taldeak, eta eurena izango da taldeen ibilbidea gidatzeko ardura.

Gainera, kakata armiarmaren proba ezagunaren txanda izango da, eta partaideen beldurrak eta izuak agerian geratuko dira. Lehendabizikoz, immunitate joko izango da kakaten proba duelu izan beharrean, eta lehiakide guztiek izan beharko dute tarantula bat eskuetan. Inoiz baino beldurgarriagoa izango da, beraz, proba hori.

Beste talde bateko partaide bat aukeratu beharko dute Atabey, Yocahu, Corocote eta Guaban taldeek joko horretan euren gidari izan daitezen eta lehiakide horien aldarteak erabakigarriak izango dira probaren nondik norakoan.

Jokoa amaitutakoan ezagutuko dituzte euren kapitainak konkistatzaileek: Aini, Jokin eta Seletaz gain, laugarren kapitainaren izena ere jakingo dute.

Atabey, Yocahu, Corocote eta Guaban taldeek egoera oso desbedinetan egingo diote aurre asteari: berdeek adore falta handia dute Itxaso, Leire eta Nerea galdu dituztelako, eta kemena berreskuratzen saiatuko dira; kapitainak pisu handia izan beharko du taldea indarberritzeko. Gorriek ez dute momentuz janaririk lortu euren ibilbidea ona izan den arren; hala ere, indartsu daude oraindik, bai fisikoki baita mentalki ere. Urdinen artean handitzen doaz, etengabe gainera, barne arazoak. Horien taldean, aldiz, guztiz kontrakoa gertatzen ari da eta, nahiz eta azken saioko immunitate jokoan emaitza txarra lortu, ez dute adorerik galdu.

Lortuko ote dute kapitainek euren lidergoa inposatzea? Nork gidatuko du talde bakoitza?

Erantzun guztiak, gaur gauean, "El Conquistador del Caribe 19" saioaren 3. atalean, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en!

"El Conquis"eko eduki digitalak

eitb.eus/elconquistador

Youtube: eitb/el conquistador del Caribe 2023

facebook.com/elconquistadordelfindelmundo

Twitter: @el_conquis

Instagram: @el.conquis

Tik Tok: @el.conquis