Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"ETB Kantxa: pilota", "Vascos por el Mundo" eta gehiago, igande honetan ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Atletismoko Espainiako Txapelketa, "Teknopolis" eta "ETB Kantxa: pilota" ETB1en; bestalde, "Vascos por el Mundo" Hawaiin ETB2n.

  • Pilota.

    Pilota.

"Atletismoa" – 12:10ean ETB1en eta eitb.eus-en

Ortuellan jokatuko den atletismoko Espainiako Txapelketa zuzenean jarraitu ahal izango da Juanan Legorburu eta Xabier Leibarren kontakizunarekin.

 

"Teknopolis" – 12:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en

Irunen lur-azpian altxor handi bat dago: Oiasso hiri erromatarra. Orain arte aurkitu dituzten arrastoen atzetik ibiliko dira "Teknopolis" saoan Juan Jose Jiménez Silva Oiasso museoko zuzendariarekin eta Zohartze Galan Zumeta Arkeolaneko arkeologoarekin. 

 "ETB Kantxa: Pilota" – 17:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Bi pilota partida emitituko dira Agoncilloko (Errioxa) pilotalekutik: Binakako Txapelketan Urrutikoetxea-Albisu / Jaka-Aranguren lehiatuko dira, Binakako Promozio Txapelketan, berriz, Zabala-Gaskue / Egiguren-Erostabe.

 "Vascos por el Mundo" – 22:20ean ETB2n eta eitb.eus-en

Aste honetan Carolina Calvo kazetaria eta Joan Vinós kamera operadorea Hawaiira joango dira. Oahu uharteko giro zalapartatsutik Maui uharteko leku erromantikoetara, edo Lanai eta Molokai irlen xarmara, bertan bizi diren euskaldunekin batera, "pazifikoko harribitxia" erakutsiko du bikoteak.