Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Jai Alai Winter Series", "El Conquistador del Caribe" eta gehiago astelehenean ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

"Biba Zuek!" saioan Asier Sánchez kazetaria, zesta punta Gernika-Lumotik eta "El Conquistador del Caribe" saioko 3.atala.

  • Zesta punta.

    Zesta punta.

"Biba Zuek!" – 18:00eta ETB1en eta eitb.eus-en

Asier Sánchez kazetaria hartuko dute gonbidatu, estreinatu berri duen Review formatu berritzaileaz mintzatzeko. Lehen orduan, Bizipoza proiektuan parte hartu duen elkarte bat ezagutuko dute: Agipase.

 

"Jai Alai Winter Series" – 22:20ean ETB1en eta eitb.eus-en

Gernika-Lumoko pilotalekutik Jai Alai Winter Series zesta puntako 13.jardunaldia emitituko da, bertan Diego-Lopez / Olharan-Basque lehiatuko direlarik.

 

"El Conquistador del Caribe" – 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en

Abenturaren hirugarren atalean, Peiok, Iraiak, Fellinik eta Hamzak euren taldeak gidatuko dituzte immunitate jokoan aurkariek hala erabakita, eta kakaten zirkuitua egin beharko dute erreleboetan. Gainera, lehiakideek taldeetako kapitainak zeintzuk diren jakingo dute.