Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Biba Zuek!", "Ta Bihar Zer?" eta "La Noche de..." gaur ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

"Biba Zuek!" saioan 'AMAraun' ikuskizuna, "Ta Bihar Zer?"en influencerrak hizpide eta "La Noche de..." saioan 'Guardián y verdugo' filma.

  • "Ta Bihar Zer?"

    "Ta Bihar Zer?". EITBren bideo batetik ateratako irudia

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Amaiur Luluaga dantzaria eta Oihana Iguaran bertsolaria AMAraun izeneko ikuskizuna aurkeztera bertaratuko dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak aurkeztutako saiora. Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da AMAraun. Korapiloak atalean, ospitalizazioaren gainean arituko dira, besteak beste, honek dakartzan ondorioei buruz.

 

"Ta Bihar Zer?" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Gaurko saioan influencerren mundua izango dute hizpide. Bertan elkarrizketatuko dituzte la Oreja de Van Gogh taldeko Leire Martinez abeslaria, Jon Kareaga aktibista eta influencerra eta digitalizaziotik haratago doan Jose Mari Sarasola. Talde-eztabaidan Maialen, Ainara, Nerea eta Julene izango dira haien iritziak, bizipenak eta begiradak Idoia Palacios gidariarekin partekatzen.

 

 "La Noche De… Guardián y verdugo"– 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en

Oliver Schmitzek zuzendutako benetako gertakarietan oinarritutako Guardián y verdugo filma emitituko da gaur gauean. 1987an, 164 pertsona hil zituzten Pretoriako (Hegoafrika) heriotzaren korridorean. Leon, kartzelako zaindaria, traumatizatuta bizi da ikusten dituen exekuzioen ondorioz. Filmaren aurretik, Colin Farrell aktoreari buruz mintzatuko zaigu Félix Linares. Horrez gain, bi atal hauek eskainiko ditu: Adivina de quién es la voz eta Los mayores escándalos de la historia del cine, Errol Flynn protagonista dela.