Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Biba Zuek!", "Piztu Telebista" eta "Euskal Zinea", gaur ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antzezlanaz "Biba Zuek!"en, Euskal Herriko etxeetan barneratuko dira "Piztu Telebista" saioan eta 'Txarriboda, emakume ehiztari baten istorioa' filma.

  • Ameztoitarrak "Piztu Telebista" saioan dantzan

    Ameztoitarrak "Piztu Telebista" saioan dantzan. EITBren bideo batetik ateratako irudia

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Ez naiz inoiz Dublinen egon izeneko antzezlanaz hitz egingo dute gaurko saioan. Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Iñigo Azpitarte eta Iñigo Aranburu aktoreek komedia honen nondik norakoak azalduko dituzte.

"Piztu Telebista" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

ETBko kamerak Euskal Herriko hainbat etxetan sartuko dira telebistaren aurrean gaudenean nola jokatzen dugun ikertzeko: ze komentario egiten ditugun, ze aurpegi jartzen ditugun, zer dugun gustuko, zer gorroto dugun…

 

"Euskal zinea: Txarriboda, emakume ehiztari baten istorioa" – 23:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Alvar Gordejuelak eta Javier Rebollo Fernandezek zuzendutako filma izango da ikusgai. Thriller honek Fran enpresari gaztearen istorioa kontatzen du; bere ondasunak ezkon-arazoengatik arriskuan ikustean, emaztearekin akabatzeko plan konplexu bat egitea erabakiko du. Baina berak ez daki emakumeen hiltzaileak jarraitzeko arrazoi pertsonalak dituen eta serieko hiltzaileetan espezializatuta dagoen Klara poliziari aurre egin beharko diola.