Itxi

telebista

Eduki nabarmenenak

"Jateko Modukoa" eta "Akelarre", gaur gauean ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

Rafa Alkorta, Maribel Salas, Albina Stardust eta Chill Mafia hartuko ditu Valeria Rosek ETB2ko "Akelarre" saioan, 22:40etik aurrera. ETB1eko "Biba Zuek!" saioan, berriz, Demode Quartet taldea izango dute gonbidatu, 18:00etatik aurrera.

  • Klaudio Landa eta Cristina gonbidatua

    Klaudio Landa eta Cristina gonbidatua. EITBren bideo batetik ateratako irudia

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Demode Quartet taldea izango dute gonbidatu "Biba Zuek" saioan. A capella ikuskizuna estreinatuko dute laster, eta lan berri horren inguruan hitz egitera joango da laukotea platora. Amaieran, gainera, ikuskizun txiki bat eskainiko dute.

Aurretik, saioaren lehen orduan, abentura bidaiak gustuko dituzten gonbidatuen testigantzak bilduko dituzte Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

"Jateko Modukoa" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Cristina zarauztarra izango da gonbidatua eta sukaldean, berriz, Haritz donostiarra, Beñat irundarra eta Iker ermuarra izango ditu, saltsa jartzeko prest. Biarritzen probatutako errezeta bat aukeratu du Cristinak lehenengo platererako; bigarrenerako, aldiz, jaki tradizionalagoa. Sukaldariek euren trebetasuna erakutsi beharko dute, platerak kozinatu eta puntuazio altuena lortzeko. Hitzorduetan elkar hobeto ezagutzeko tartea izango dute eta gai intimoak ukituko dituzte: konplexuak, bizitzako pasioak… Joko pikanteen bidez, gainera, tenperaturak gora egingo du.

Beste behin, gastronomiak eta ligoteoak bat egingo dute "Jateko Modukoa" saioko sukaldean, Klaudio Landaren gidaritzapean.

"Akelarre" – 22:40ean ETB2n eta eitb.eus-en

Valeria Rosek gidatutako programak Rafa Alkorta futbolari ohia, Maribel Salas antzezlea, Albina Stardust drag artista eta Chill Mafia musika kolektiboko kideak izango ditu gonbidatu. Gainera, Ana Goitia izango dute kolaboratzaile eta, ostegunero bezala, ez dira faltako Pablo Ibarburu eta Pirata.