telebista
Estreinaldia
"Te falta un Teleberri" programa berria, astelehenetik ostiralera, ETB2n eta eitb.eus-en
EITB Media
15 minutuko saioa izango da, astelehenetik ostiralera, 22:10ean. Zortzi familia, bikote edo lagun-talderen etxeetan sartuko gara, "Teleberri" albistegia nola ikusten duten ezagutzeko
-
"Te falta un Teleberri" saioko protagonista izango diren bi ikusle
Astelehen gauean, otsailak 6, "Te falta un Teleberri" programa berria estreinatu du EITBk. 15 minutuko saioa izango da, astelehenetik ostiralera, eta bertan aukera izango dugu deskubritzeko nola ikusten duen publikoak "Teleberri" albistegia. Zehazki, zortzi familia, bikote edo lagun-talderen etxeetan sartuko gara, eta euren arteko elkarrizketak ikusi eta entzungo ditugu, albistegia ikusten duten bitartean. Gauero izango da, 22:10etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
Zer datorkigu burura etxeko sofan eseri eta, telebistaren aurrean, egunero gaurkotasunarekin bat egiten dugunean? Astelehenetik aurrera, zenbait familiaren etxeetan sartuko da "Te falta un Teleberri" programa eta, egongela horietan, ikus-entzule horien komentario, erreakzio eta elkarrizketak jasoko ditu. Guztira, zortzi familia, bikote edo lagun-taldek hartuko dute parte saioan, eta atal bakoitzean horietako laurekin egingo dugu bat.
Eguneko gairik nabarmenenak, kirola, eguraldia… hori guztia "Teleberri" albistegiko ikus-entzuleen begietatik ikusita. Saio dibertigarria eta entretenimendu bikaina, eguneko gaurkotasuna oinarri hartuta.
"Te falta un Teleberri", astelehenetik ostiralera, 22:10ean, ETB2n eta eitb.eus-en.