Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Biba Zuek!", "Go!azen", "ETB Kantxa: Pilota" eta "El Cambio", ostiralean ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Miren Nogales aurkezlea "Biba Zuek!"en, "Go!azen"eko denboraldiko azken atala eta bi pilota partida ETB1en; bestalde, 'Tu huella contamina' atala ETB2ko "El Cambio" saioan.

1:37
Oier, bere bulegoan

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Miren Nogales aurkezlea izango da gonbidatu nagusia. Zestoarra "Herri Txiki, Infernu Handi" saioko aurkezle berria da, eta denboraldi honetan Mikel Pagadirekin batera arituko da herriz-herri.

Lehen orduan, materialen berrerabileraren inguruan arituko dira. Produktuei bigarren bizitza bat ematen dieten gonbidatuak izango dituzte.

 

"Go!azen" – 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Aste honetakoa Basakabiko gazteen denboraldi honetako azken abentura izango da eta guztia erabakiko da. Basakabi ixteko asmoa zapuztu nahi dute nola edo hala. Horretarako, ikasle ohiei laguntza eskatuko diete. Bestetik, Ibai June berreskuratzen saiatuko da, eta honek ere lagunen babesa beharko du.

 

"ETB Kantxa: Pilota" – 22:15ean ETB1en eta eitb.eus-en

Bi pilota partida emitituko dira zuzenean: Binakako Txapelketan lehiatuko dira Urrutikoetxea-Albisu / Ezkurdia-Martija eta Binakako Promozio Txapelketan Bakaikoa-Morgaetxebarria / Salaberria-Eskuza. Zein baino zein gehiago ibiliko dira Zornotzako pilotalekuan.

 

"El Cambio" – 22:20ean ETB2n eta eitb.eus-en

Karbono-aztarna planetatik igarotzen garenean uzten dugun berotegi efektuko gasen arrastoa da. Zer egin dezakegu inpaktu hori murrizteko? Gure kontsumoa mugatu behar al dugu? Tu huella contamina atalak alderdi horiek guztiak aztertuko ditu Eider Hurtadoren eta gaian adituak direnen eskutik.