Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

Kirol emanaldiak eta "Vascos por el Mundo", igande honetan ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

Emakumezkoen Bigarren Mailako Eibar vs Deportivo, Urrezko Aizkolarien Txapelketa eta pilota partidak ETB1en; bestalde, "Vascos por el Mundo" saioan Brandemburgora bidaia ETB2n.

  • Pilota.

    Pilota.

"Kirolak" – 12:00etan eta 16:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Goizean, 12:00etan, Emakumezkoen Bigarren Mailako Eibar vs Deportivo norgehiagoka eskainiko da. Arratsaldean, 16:00etan, Urrezko Aizkolarien Txapelketa jarraitu ahal izango da Abadiñotik. Eta, jarraian, "ETB Kantxa" saioan bi pilota partida izango dira  ikusgai zuzenean Eibartik: Binakako Txapelketan Laso-Imaz / Altuna III-Tolosa eta Binakako Promozio Txapelketan, berriz, Victor-Erostabe / Larrazabal-Uriondo.

 

"Vascos por el Mundo" – 22:20ean ETB2n eta eitb.eus-en

Arantzazu Fuertes kazetariak eta Iñaki Esteban kamera operadoreak Brandemburgora bidaiatuko dute, Alemaniako 16 estatu federatuetako bat. Brandeburgok Berlin inguratzen du, herrialdeko hiriburua. Hau ere bisitatuko dute.