Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Biba Zuek!", "Zesta punta" eta "El Conquistador del Caribe", astelehenean ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Sara Azurza abeslariaren bakarkako lehen lanaren aurkezpena eta Jai Alai Winter Series txapelketako bigarren finalerdia ETB1en; bestalde, "El Conquistador del Caribe"ko 3.atala ETB2n.

  • Zesta punta.

    Zesta punta.

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Sara Azurza abeslari eta konpositorea etorriko da Hemen berriro izeneko bakarkako lehen lana aurkeztera. Artistak euskarazko pop-soularen aldeko apustua egin du, estilo ezberdinak tartekatzen dituen album berezian. Lehen orduan, Goya sarietarako izendatuetako batzuk izango dituzte.

 

"Zesta punta" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Jai Alai Winter Series txapelketako bigarren finalerdia izango da jokoan Goiko-Etcheto / Barandika-Lekerika. Xabier Euzkitzek, Jokin Aldazabalek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute kontakizuna.

 

"El Conquistador del Caribe" – 22:45ean ETB2n eta eitb.eus-en

Tentsio handiko momentua biziko da "El Conquistador del Caribe"ren laugarren atalean, lau kapitainen arteko lehen norgehiagoka jokatuko baita. Aini, Jokin, Izeta eta Seleta aurrez aurre izango dira dutxen jokoan. Bakoitzaren gorputz-pisuaren % 25 duen enbor bati goian eutsi beharko diote.