Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"El Conquistador del Caribe", "Woman Winter Series" eta gehiago, gaur ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Horrez gain, "Biba Zuek!" saioan Elena Urize izango da 'Irati' pelikulan antzezten duen paperaz hitz egiteko, besteak beste.

0:25
Emakumezkoen Winter Series txapelketako irudi bat

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

 Elena Urizek Irati pelikulan antzezten duen Luxa pertsonaiaz hitz egingo du. Irakaskuntzatik erretiroa hartu eta gaur egun, kulturari lotutako hainbat proiektutan parte hartzen du Urizek.

Lehenengo atalean, Errigorari buruz hitz egingo dute. Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina horrek, auzolana eta herritarren elkarlana uztartzen ditu.

"El Conquistador del Caribe" – 22:40an ETB2n eta eitb.eus-en

Aste honetan, abenturako jokorik basatienetako baterako prestatuko dira lehiakideak: kanibalen proba. Gainera, Atabey taldekoen etorkizuna deskubrituko dugu.

 

"Woman Winter Series" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

 Durangoko pilotalekutik "Woman Winter Series" txapelketako 2.jardunaldia emitituko da. Bertan lehiatuko dira Erika-Arai / Helena-Eneritz bikoteak, finalerako txartela lortzeko asmoz. Haien ondoren banakako mutilen txanda izango da eta bertan ibiliko dira Lopez / Erkiaga.