Itxi

telebista

Eduki nabarmenenak

"El Conquistador del Caribe"ren atal berria eta "20 Urte" erreportaje berezia, gaur, ETB1 eta ETB2n

EITB MEDIA

Tirolinaren jokoak harremanak tenkatuko ditu abentura realityan. ETB1en, berriz, irailaren 11ko atentatuen 20. urteurrenaren harira, Amaia Uribe eta Mikel Reparaz EITB kazetariek egindako erreportaje berezia eskainiko da.

  • "El Conquistador del Caribe"

    "El Conquistador del Caribe"

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Edorta Lamo Arrea! jatetxeko sukaldaria izango dute asteleheneko gonbidatu nagusia. Azaroan lehenengo Michelin izarra jaso zuen arabarrak eta, horrez gain, Izar Berdea ere badu, sukaldaritza jasangarriagatik lortutakoa.

Aurretik, saioaren lehen orduan, xenofobiaz eta arrazakeriaz hitz egin dute, larunbat honetan Xenofobiaren eta Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela aitzakia hartuta.

"El Conquistador del Caribe" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en

Abenturaren 10. atalean, tirolinaren jokoak harremanak tenkatuko ditu, eta taldeetako bat zatitu egin du. Killer7 eta bikien irteeraren ostean, talde gorria, talde berria eta talde urdina  baldintza parekoetan daude, zortzi parte-hartzailerekin; baina egoera horrek ez du luze joko.

"20 Urte" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Irakeko gerraren 20. urteurrenean, 20 Urte izeneko erreportaje berezia eskainiko du Euskal Telebistak. Irailaren 11ko atentatuen 20. urteurrenaren harira Amaia Uribe eta Mikel Reparaz EITB kazetariek egindako lana da. New Yorkeko dorre bikien aurkako atentatuen ondorioak aztertzen dituzte bertan.