Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

Oihana Kortazar "Biba Zuek!"en eta Álvaro "El Conquis"eko debatean, gaur, ETB1en eta ETB2n

EITB Media

Maddalenek eta Xabierrek Teidera igo eta jaisten marka berria ezarri duen Elgetako mendi lasterkari elkarrizketatuko dute. Bestalde, Patxi Alonsok abenturako azken kanporatua hartuko du gonbidatu.

  • Oihana Kortazar mendi lasterkaria hartuko dute gonbidatu "Biba Zuek!" saioan

    Oihana Kortazar mendi lasterkaria hartuko dute gonbidatu "Biba Zuek!" saioan

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Oihana Kortazar mendi korrikalaria izango da gaurko protagonista nagusia. Elgetarrak marka berria ezarri du Teide mendatera igo eta jaisten, 6 ordu, 41 minutu eta 18 segundoko denborarekin. Errekor honen gainean eta bestelako lasterketen inguruan arituko da gipuzkoarra Maddalenekin eta Xabierrekin. Lehen orduan, berriz, Ume Alaia elkartea, adopzio familien elkartea, ezagutuko dute.

 

"Debate del Conquis " – 22:20ean ETB2n eta eitb.eus-en

Aste honetako kanporatua, Malagan jaio baina Basaurin bizi den Álvaro, hartuko du gonbidatu Patxi Alonsok gaurko saioan. Atleta paralinpikoak Guaban taldearen hutsak ordaindu behar izan ditu eta tironila jokoa galdu du. Abentura honetan parte hartzeak berarentzat eta bera moduko pertsonentzat zer suposatu duen galdetuko diote. Horrez gain, kanpamentuarekin bat egingo dute zuzenean azken ordua ezagutzeko, eta udaberriarekin batera platoan egongo diren iritzi emaile berriak ezagutuko ditugu.