Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"En Jake" berezia gaur, hauteskunde orokorrak hizpide, 09:00etatik aurrera

EITB Media

Kongresurako eta senaturako hauteskunde orokorren biharamunean bost orduko "En Jake" saio berezia izango dugu ikusgai, Xabier Lapitzek aurkeztuta, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Xabier Lapitz

    Xabier Lapitz

Astelehena, 2023ko uztailak 24: Eduki nabarmenak ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

"En Jake" – 09:00etan ETB2n eta eitb.eus-en

Kongresurako eta senaturako hauteskunde orokorren biharamunean, bost orduko "En Jake" saio berezia izango dugu ikusgai ETB2n, 09:00etatik 14:00etara, Xabier Lapitzek gidatuta. Leire Torrek pantaila bidez erakutsiko dituen datuak aztertzeko, bi solaskide mahai izango dituzte: saioaren lehen zatian, Ruth Martínez, Oskar Bañuelos eta Braulio Gómez; 11:30etik aurrera, Ibone Txertudi, Ion Ansa eta Oscar Rodríguez. Blanca Sáezek bilduko ditu alderdi politikoen balorazioak eta ohiko berriemaile sarea izango dute azken orduko informazioa eskaintzeko: María Ruíz eta Mikel Egia Euskadin, Iker Ibañez Madrilen eta Cristina Vargas Bartzelonan. 

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Larunbatean Zizurkilen jokatutako Euskal Herriko Sega Txapelketako irabazlea hartuko dute gonbidatu gaurko saioan. Lehen orduan, berriz, Txomin Perurena gogoratuko dute. Ekainean hil zen txirrindulari ohiaz hitz egiteko Miguel Mari Lasa lagun eta txirrindulari ohia, eta Patxi Garmendia Ordiziako Txapel Gorri kirol elkarteko presidentea hartuko dituzte.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista