telebista
Eduki nabarmenak
Donostiako Su Artifizialen zuzeneko emanaldia, gaur gauean Ilaski Serrano eta Agustin Ezenarroren eskutik
EITB Media
Bestalde, "Baserri Gourmet" saioak Elgoibarko Belaustegi eta Loiuko Aspaldiko jatetxeak bisitatuko ditu.
-
ILASKI SERRANO AGUSTIN EZENARRO
"Donostiako Su Artifizialak 2023"- 22:15ean ETB1en eta eitb.eus-en
Donostiako 58. Nazioarteko Su Artifizialen lehiaketako erakustaldiak eskainiko dira zuzenean 22:15etik aurrera. Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok egingo dute kontakizuna, eta Niña Coyote eta Chico Tornado musikariak izango dira gonbidatu nagusiak.
"Baserri Gourmet" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en
Aste honetako "Baserri Gourmet" saioan, Julius Bienertek Elgoibarko Belaustegi jatetxea bisitatuko du lehenik, eta Loiuko Aspaldiko jatetxean amaituko du ibilbidea. Ostegun honetan, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.