Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

Zinemaldiari jarraipen berezia egingo dio aste osoan "Biba Zuek" saioak

EITB Media

Donostiako Talent House eraikineko terrazatik gidatuko dute saioa Maddalenek eta Xabierrek, eta set berezira ekarriko dituzte zine jaialdiko izarrak.

  • "Biba Zuek!" saioko aurkezleak

    "Biba Zuek!" saioko aurkezleak

"Biba Zuek!" – 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Zinemaldiari jarraipen berezia egingo dio aste osoan "Biba Zuek" saioak. Donostiako Talent House eraikineko terrazatik gidatuko dute saioa Maddalenek eta Xabierrek, eta set berezira ekarriko dituzte zine jaialdiko izarrak.

Horien artean, Iratxe Fresneda, Tetuan filmeko  zuzendaria eta Itziar Manero (Las chicas están bien) eta Sara Nieto (Prioridades) aktoreak daude. "Itxaso" EITBren fikzio berriaren nondik norakoak ere ezagutuko dituzte Jon Plazaola eta Nerea Mazo protagonistekin.